Mahai-ingurua Antzuolan 1
Biografia
Zazpi antzuolar elkartu ziren berriketarako Jubilatuen Elkartean. Umetako kontu ugari: eskolako zigorrak eta mutikotako gaiztakeriak; Uzarraga auzoko sakristau-maisu-ile-apaintzailea; arto-bizarrarekin egindako zigarroak. Elizarekin lotutako mila gauza: Pazkoa txartelak eta “arbilorakuak”; elizmutilen kontuak; maristak; errogatibak; filmen zentsura; neska-mutilak aparte izateko neurriak, “Guerra al baile moderno” dokumentua... Erromeriak: Lizargarate eta Koixkar (Gorobizkar) Oñatin; Antzuolan, jaietakoak eta San Esteban egunekoak. Ohiturak eta esaera zaharrak, eta herriko pertsonaia ezagunen istorioak ere ez ziren falta izan tertulia alai honetan. Parte hartu zutenak, ezkerretik eskumara: Florentino Lamariano (1933), Sabina Agirre (1928), Mateo Aranguren (1934), Julian Iparragirre (1932), Karmele San Sebastian (1936), Maximo Aristi (1931) eta Azentzio Azkarate (1934).
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ANT-091 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza - Idoia Etxeberria | ||
ANT-092 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza - Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute