Gregorio Madariaga Lamariano
Antzuola (Gipuzkoa) (1930)
Biografia
Antzuolako Herriko Plazan jaio zen aita-ama antzuolarrengandik. Gerra hasi zenean, aitona arotza herriko alkatea zen, eta familia osoak ihes egin behar izan zuen. Harrezkero, Euskal Herrian zehar eta Frantzian sakabanatuta bizi izan dira familiako kideak. Gregorio familiako emakumeekin eta beste ume batzuekin Frantziako Lot departamendura eraman zuten; izeba bat ezkondu eta bertan bizitzen geratu zen. Erbestetik bueltan, umeak elgorriaz gaixotu eta berrogeialdian jarri zituzten Iruneko mugan. Antzuolara itzuli eta maristen eskolan ibili zen zazpi urtetik hamalaura arte. Gero Bergarako eskola profesionalean ikasi zuen. Azpeitian bi urtez egon zen harategi batean ikasten, gero Antzuolako osaba harakinarekin lan egiteko. Garai hartan ganadua erosteko tratuak nola izaten ziren, eta gero nola hiltzen ziren, eta harategiko beste hamaika kontu azaltzen ditu. Harategia utzi eta arrandegia jarri zuen, eta hemen ere azaltzen du non eta nola erosi eta saltzen zuten arraina, bai dendan eta bai kalean. Enkanteak, bisigu, zapo, angula… Antzuolako Josefina Leterekin ezkondu zen eta sei seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ANT-088 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute